Larunbatean Goierri kirol elkartearen mus txapelketa jokatu zen, elkartearen egoitzan. Perico Lopez eta Tomas Miguelez urretxuarrak nagusitu ziren. Bigarren postuan Unai Andres urretxuarra eta Josu Zabalo zumarragarra sailkatu ziren, hirugarrenak Miguel Angel Gomez eta Emilio Ramirez oñatiarrak izan ziren eta laugarrenak Beñat Erostarbe eta Julen Jusdado urretxuarrak.
40 bikotek parte hartu zuten: Urretxuko bederatzi, Zumarragako bederatzi, Urretxu-Zumarragako bost, Ezkioko hiru, Oñatiko hiru, Azkoitiko bi, Ormaiztegiko bi, Legazpiko bi eta Antzuola, Bilbo, Bergara, Ezkio-Gabiria eta Lazkaoko bana.