Yulen Aranberri aizkolari zumarragarrak bigarren mailako Gipuzkoako txapelketa jokatuko du igandean bere herrian
Yulen Aranberri aizkolari zumarragarrak 2. mailako Gipuzkoako txapelketa jokatuko du igandean, 12:00etan, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Berarekin batera, Arkaitz Etxebeste, Julen Gabirondo, Aratz Mugerza, Jesus Mari Mujika, Xabat Olaizola, Urtzi Olasagasti eta Jokin Urretabizkaia lehiatuko dira. Txinga eroatea eta ingude altxatzea ere egingo dituzte. Txingekin Oroitz Sanchez, Jone Uria eta Ane Urresti arituko dira eta ingudearekin Gorka Etxeberria, Unai Goitia eta Jon Lapeira.