Eguraldi bikaina lagun, herritar askok parte hartu dute San Silvestre eguneko mendi ibilaldian
Ohiturari jarraituz, San Silvestre mendi ibilaldia egin dute gaur Zumarragako Udalak antolatuta. Bi ibilbide izan dira. Luzekoak Zumarragako Euskadi plazatik Agiñara joan dira eta handik Izazpira. Ibilbide motzekoak zuzenean Izazpiko tontorrera abiatu dira. Bertan, argazkia atera dute guztiek elkarrekin. Ondoren, parte hartzaileek Arkaitzeta elkartean hamaiketakoa egin dute. Mendian ibiltzeko eguraldi bikaina lagun, 100 lagun baino gehiago elkartu dira Izazpin.