Argider Txurrukak eta Urtats Azpitartek irabazi dute Urretxu eta Zumarragako San Silvestre lasterketa
Gaur arratsaldean San Silvestre lasterketa egin dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan, Urola Triatloi Klubak antolatuta. 75 bikotek parte hartu dute. Argider Txurruka elgetarra eta Urtats Azpitarte elorriotarra nagusitu dira. Bigarren postuan Batirtze Gabirondo eta Andoni Ormazabal sailkatu dira eta hirugarrenean Antonio Carmona eta Vanessa Cerrajero azpeitiarrak. Lasterketaren ondoren sari banaketa eta opari zozketa egin dituzte.