Gaur goizean Gabonetako haurrentzako parkea ireki dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan, bi udalek antolatuta. Arratsaldean jende asko elkartu da bertan. Bihar (ostirala) eta etzi (larunbata) ere irekiko dute. Ostiralean 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era eta larunbatean 10:30etik 13:30era. 12 urte bitarteko haurrentzat da. Egun osoko sarrerak 4 euro balio du. Goizekoak eta arratsaldekoak, 2,5 euro.