Herriko bilduma onenari dagokion saria Iker Gutierrezek irabazi du
Gaur arratsaldean Santa Lutzi eguneko argazki rallyko sariak banatu dituzte Zumarragako kultur etxean. Hiru sari nagusiak Legazpira joan dira. Lehen saria Gorka Gomezek irabazi du, bigarrena Mikel Bravok eta hirugarrena Gurutze Langarikak. Herriko bilduma onenari dagokion saria Iker Gutierrez zumarragarrak irabazi du. Gaztetxoen lehiaketan hiru sariak Urretxun gelditu dira: lehena Raul Ruizek irabazi du, bigarrena Noa Jaritek eta hirugarrena Mara Jaritek. Argazkia elkarteak antolatutako lehiaketa honetako epaimahaia Gotzon Aranburuk, Imanol Zubiaurrek eta Sandra Melerok osatu dute.