Abenduaren 21ean hasi zuten txapelketa benjamin, kimu eta haur mailako 49 bikotek, eta gaur eman die amaiera finalera sailkatzea lortu duten pelotariek.
Gabon Kopa pilota txapelketako finalak jende ugari bildu du gaur goizean Ederrena pilotalekuan. Abenduaren 21ean hasi zuten txapelketa benjamin, kimu eta haur mailako 49 bikotek, eta gaur eman die amaiera finalera sailkatzea lortu duten pelotariek. Goierri elkartearen pilota sailak antolatu du txapelketa, eta parte-hartzaileak Ezkioko, Legazpiko, Zumarragako eta Urretxuko pilota eskoletako haurrak izan dira. Orotara 73 pilota partida jokatu dira txapelketan zehar.
10:00etan hasi dira B mailako finalak jokatzen eta 11:00etan, berriz, final nagusiak. B mailakoei dagokienez, hauek izan dira emaitzak:
AURRE BEJAMIN MAILA:
- Alaitz eta Jon (Legazpi) 16-13 Aldasoro eta Iturriotz (Ezkio)
BENJAMIN MAILA:
- Murua eta Gorjon (Goierri) 16-9 Zufiaurre eta Goitia (Goierri)
HAUR MAILA:
- Jokin eta Pablo (Beloki) 16-14 Asurabarrena eta Gorostidi
Partida horien ostean, final nagusiak jokatu dira. Ondorengoak izan dira emaitzak:
AURRE-BENJAMIN MAILA:
- Pueyo eta Tena (Goierri) 16-4 Guinea eta Albizu (Goierri)
BENJAMIN MAILA:
- Madina eta Asurabarrena (Goierri) 14-16 Zabalo eta Ziani (Beloki)
KIMU MAILA:
- Unax eta Aimar (Beloki) 16-12 Ager eta Iker (Beloki)
HAUR MAILA:
- Urko eta Marko (Legazpi) 16-8 Manex eta Ur (Goierri)
Jokatu den azken partida txapelketatik kanpokoa izan da, nagusien mailan dauden pilotariekin. Lapke pilota elkarteko Armaolea eta Telleria 18 eta 4 gailendu zaie Murumendi elkarteko Usabiaga eta Leundari. Partida guztiak amaitu ostean sari banaketa egin dute.