
Zumarragako Beloki pilotalekuaren ondoan dagoen Xaloa tabernak mus txapelketa antolatu du. Otsailean hasiko da. Bikote bakoitzakk 50 euro ordaindu behar du. Partidak astearte, ostegune eta larunbatetan jokatuko dira; bikote bakoitzaren aukeren arabera. Irabazleentzat eta lehen sailkatuentzat sariak izango dira: txapelak, garaikurrak, dirua, produktuak eta bazkariak. Parte hartu nahi dutenek Xaloa tabernan, info@kirolzale.eus helbidera idatzita edo 697 502 025 telefono zenbakira deituta eman behar dute izena. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 22a da.