+65 Foroa 65 urtetik gorako urretxuarren ordezkaritza organoa da eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintza, exekuzioa eta jarraipena ditu helburu. Urteko lehen saioa urtarrilaren 23an izango da: 17:00etan, Urretxuko kultur etxean. Hurrengo topaketak otsailaren 20an, martxoaren 20an, maiatzaren 22an, ekainaren 19an, urriaren 23an eta azaroaren 20an izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora, 693 900 568 telefono zenbakira edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera jo daiteke.