Astelehenean, 11:30ean, kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan eta sinadura bilketa hasiko dute
2025eko urtarrilaren 15ean, pentsiodunen mobilizazioak zazpigarren urteurrena beteko du. Hori dela eta, Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek idatzi bat igorri dute komunikabideetara. Bertan, 2025eko helburuen berri ematen dute. Astelehenean, 11:30ean, kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan eta sinadura bilketa abiatuko dute. Hor hor idatziaren edukia:
“Duela zazpi urtetik jarraitzen dugu kalean, lortutakoa ospatzen, lortzeko dauden funtsezko aldarrikapenei erantzuteko eskatzen, eta gure borrokarekin eraso berriak saihesten pentsioetan.
Kalea uzten badugu, lege berriak emango dituzte gure pentsioak murrizteko eta gure bizi baldintzak okertzeko. Gure lanarekin sortzen dugun aberastasunaren banaketa desorekatuak kapitala gero eta esku gutxiagotan metatzen jarraitzen du, eta, aldi berean, desberdintasunak eta pobrezia areagotzen doa.
Azken urteotan ekimen ugari egin ditugu gobernuak konbentzitzeko gure eskubideak ez direla adinarekin iraungitzen, eta haien ardura dela pertsona guztiei eta gure kasuan adineko pentsiodunei bizi baldintza duinak bermatzea. 2025 honetan, adierazpenetatik haratago, hori horrela izateko borondate politikoa egiaztatuko dugu.
Aurtengo lehen sei hilabeteetan premiazko eta ezinbestekoa dugu borroka hau irabaztea. Pentsiodun guztiei diru sarrera nahikoak bermatzea, gutxieneko pentsioa Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzeko eta pentsioen genero arrakala amaitzeko. Hori da datozen hilabeteetan lortu beharreko helburua; duela zazpi urte lortu genuen PPren (%0,25) IRParekin amaitzea, eta orain lortuko dugu lan bizitza baten ondoren adineko pentsiodun guztiak duintasunez bizi ahal izatea.
EAEn, abenduaren 24an, lau hilabeteko epea hasi zen sinadurak biltzeko, Legebiltzarrean erregistratutako HELa babestuz, behin betiko onar zezaten, eztabaidatu eta bozkatzeko. Mobilizazio hau 2018an egindakoak bezain garrantzitsua da. Gure asmoa da milaka pertsonak proposamena sinatzea, alderdi politiko bakar batek ere ez dezan proposamenaren aurka egin.
Nafarroan, gutxieneko pentsioak 14 ordainsaritan 1.080 eurora osatzeko lortutako aurrerapenak hobetu eta aseguratu egin behar dira.
Pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzeak, 2011ko eta 2021eko erreformen alderdi atzerakorrak indargabetzeak (40 urteko erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak barne), gutxieneko pentsioak LGSrekin parekatzeak, genero arrakala amaitzeak eta kotizazio/soldata duinen bidez sistemaren finantzaketa bermatzeak pentsioen arloan jarriko dugu arreta aurten
Badakigu nola lortu guri kasu egitea. Egiten ari gara, eta 2025 hau, zalantzarik gabe, behin betiko urtea izango da horretarako. Denok batera (gizonak, emakumeak, langileak, pentsiodunak, gazteak), lortuko dugu. Pentsioak eta soldata duinak, pentsioa eta gutxieneko soldata, bizi baldintza duinak lortzeko”.