Ainhoa Sanz urretxuarrak Euskadiko kros txapelketa irabazi zuen atzo Ordizian. Bigarren postuan Paula Etxarri sailkatu zen eta hirugarrenean Lara Estebanez legazpiarra. Mutilei dagokienez, lehen postuan Ibai Larrea nagusitu zen, bere anaia Ekainen eta Ahmed Ouslimaneren aurretik. Sanz, Estebanez eta Ibai Larrea Goierri Garaia klubeko kideak dira.