Abenduaren 23an Anabel Santamariaren oroimenezko eskubaloi txapelketa jokatu zen. Egun horretan zozketatutako sarietako bat, Paki eta Josetxo harategian erabiltzeko bonua, ez dute eman oraindik. Zenbaki sariduna 053 da. Urola Eskubaloi Klubak BM supermerkatuak emandako saski bat ere zozkatu du, Erregetako Loteriaren partaidetzekin, eta irabazlea ez da azaldu oraindik. 3.255 zenbakia izan zen saritua. Paki eta Josetxo harategiko saria jasotzeko azken eguna urtarrilaren 23a da eta saskia jasotzeko azken eguna otsailaren 5a.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide