Gainzuri ikastetxeko ikasleek 2025eko egutegirako egindako eskulanak dira
Gainzuri ikastetxeak egutegi bat egiten du urtero. Aurtengo egutegia euskal aktoreei buruzkoa da. Ikasleek egutegirako egindako eskulanak Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan ikusgai egongo dira hilaren 24ra arte. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17:00etatik 20:00etara.
Erakusketan 13 aktoreren inguruko lanak ikus daitezke: Joseba Apaolaza, Jon Plazaola eta Gorka Zufiaurre urretxuarrak; Barbara Rivas eta Aritz Kortabarria zumarragarrak; Maria Redondo legazpiarra; Aitziber Garmendia zaldibiarra; Anjel Alkain; Iker Galartza; Itziar Ituño; Kontxu Odriozola; Nerea Mazo eta Telmo Irureta.