Atzo Goierriko eskolarteko krosaren 26. edizioa egin zuten Argixaon. Benjamin mailako nesken lasterketan Beasaingo Andramendi ikastolako Bidatz Aierza nagusitu zen. Bigarren postuan Goierri Garaia klubeko Eire de la Presa sailkatu zen eta hirugarrenean klub bereko Maddi Aranzibia. Benjamin mailako mutilei dagokienez, lehen postuan Legorretako Ugaro ikastetxeko Aitor Zinkunegi sailkatu zen, bigarrenean Gainzuriko Ander Roman eta hirugarrenean Legazpiko Haztegi ikastolako Haritz Salegi.
Kimu mailako nesken lasterketa Azkoitiko eta Azpeitiko Xeye klubeko Alaia Zubizarretak irabazi zuen. Bigarren postuan Arrasate Atletico taldeko Alaitz Berasaluze sailkatu zen eta hirugarren postuan klub bereko. Anne Arrieta. Kimu mailako mutilen lasterketa Xeye klubeko Alain Urangak irabazi zuen. Bigarren postuan Hernaniko Aner Verdugo sailkatu zen eta hirugarrenean Zumeatarra klubeko Negu Lizeaga.
Haur mailako nesken lasterketa Pasai Donibaneko Xanju Kirol Klubeko Irune Fernandezek irabazi zuen. Bigarren postuan Xeye klubeko Maite Arregi sailkatu zen eta hirugarrenean Goierri Garaia klubeko Oihane Torres. Bukatzeko, haur mailako mutilen lasterketa Xeye klubeko Jakes Zubizarretak irabazi zuen. Bigarren postuan klub bereko Manex Uranga sailkatu zen eta hirugarrenean Xanjuko Gael Gonzalez.