Urretxuko Udalaren Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak hilaren 30ean egingo du urteko lehen bilera. Ondorengo bilerak otsailaren 27an, martxoaren 27an, maiatzaren 29an, ekainaren 26an, irailaren 25ean, urriaren 30ean eta azaroaren 27an izango dira. Guztiak udaletxean egingo dituzte, 18:00etan.
Udalak bileretan parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak. Parte hartu edo informazio gehiago nahi dutenek 693 900 568 telefono zenbakira deitu dezakete edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzi.
Mahaia 2012an jarri zen abian. Bertan, herritarrek iritziak eta bizipenak partekatzen dituzte. Helburua aniztasuna aberastasun gisa ulertzea eta bizikidetza sustatzea da.