Nahia Garrido Genevako (Suitza) nazioarteko igeriketa txapelketan parte hartzen ari da, Europa osoko igerilariekin batera. Gaur arratsaldean bizkar igeriketako 200 metroko proba irabazi du. Tximeleta igeriketako 100 metroko proban eta bizkar igeriketako 100 metrokoan ere parte hartu behar du.
Garrido Madrilgo (Espainia) errendimendu altuko zentroan bizi da eta azken hiru asteak Sierra Nevadan (Espainia) eman ditu, altueran entrenatzen. Bere hurrengo erronka martxoan egingo den Espainiako txapelketa da.