Saioak astearteetan izango dira, 16:45etik 17:45era, Urretxuko kultur etxean
Urretxuko eta Zumarragako Udalek bertso eskola martxan jarri dute. Saioak otsailetik ekainera bitartean izango dira: astearteetan, 16:45etik 17:45era, Urretxuko kultur etxean. Saio horietan, partaideek jolasen bidez, hitzak, errimak, doinuak eta bertsoak lantzeko aukera izango dute. Aratz Igartzabal bertsolari gaztea izango da ikastaroa dinamizatuko duena. Ikastaroaren bitartez, bertsoekin jolastuz, ahozko komunikazioa ere landuko dute. Izena emateko Urretxuko kultur etxera (943 03 80 88) edo Zumarragako udaletxeko Euskara zerbitzura (943 72 91 53) jo beharko da. Ikastaroa doan da.