Zumarragako Udalak herritarrak kirola egitera animatu nahi ditu. Horretarako, ate irekiak antolatu dituzte Ispilla kiroldegian: datorren asteko astelehenetik ostiralera, nahi duten guztiek ikastaroak probatzeko aukera izango dute. Ikastaro eskaintza zabala da: Indoor txirrindularitza, Crossfit eta Totalfit bezalako intentsitate altuko jarduerak, intentsitate txikigoko jarduerak (pilates, hipopresiboak, luzaketak, Body Balance, yoga…), igeriketa ikastaroak, arte martzialak… Zumarragako Ispilla kiroldegiko ate irekietan parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, kiroldegira joan behar da edo 943 72 49 61 telefono zenbakira deitu.