Koldo Argandoña Otxandorenak Urretxu eta Zumarragaren bilakaerari buruzko hitzaldia egingo du asteartean, 18:30ean, Urretxuko liburutegian. Horretarako, garai bateko argazkiak erabiliko ditu. Argandoña Urretxuko agirizaina izan zen, 1983tik 2021era. Urretxuko Udalak gai bati buruzko liburu erakusketa eta ekitaldia antolatzen du hilero eta urtarrileko gaia Bertako historia da.