Larunbatean Sukaldanitzak egitasmoko lehen saioa egin zuten. Bertan jaiotakoek eta atzerritik etorritakoak elkarrekin kozinatu eta bazkaldu zuten, Goierri elkartean. Kubako ropa vieja arrozarekin eta tostoiekin (platano berde frijitua) eta malanga frijitua prestatu zuten. Ondoren, mangoa jan zuten.
26 helduk eta bederatzi haurrek parte hartu zuten. Oso giro polita sortu zen eta dantza ere egin zuten. 45 lagun baino gehiagok eman dute izena, baina ez dute guztiek elkarrekin parte hartuko, Goierri elkarteko sukaldean ez baitira guztiak sartzen.
Hurrengo saioan reto de arepas egingo dute. Kolonbiak eta Venezuelak arepen jatorria aldarrikatzen dute eta saioari umore pixka bat jartzeko, Kolonbiaren eta Venezuelaren arteko arepa leihaketa egingo dute.