Goierri kirol elkarteak batzar nagusia egingo du ostegunean. Lehen deialdia 19:00etan izango da eta bigarrena 19:15ean. Gaiak ondorengoak dira: aurreko batzarreko akta irakurtzea eta onartzea, 2024ko balantzea, zuzendaritza berria, kirol sailak eta galdera-erreguak. Zuzendaritzako kideek bazkide guztiek parte hartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu dute.