50 urte bete ditu aldizkariko harpidedun gisa
Argia aldizkariak harpidedun gisa 50 urte bete dituzten irakurleak omendu zituen atzo Usurbilgo Atxega jatetxean. Omenduen artean Jesus Mari Kerejeta Atxunberri urretxuarra zegoen. Kerejeta bere seme Anderrekin joan zen ekitaldira. Omenaldia Argia Sarien banaketa ekitaldian egin zuten.
Argazkia eta bideoa: Gotzon Aranburu.