Zumarragako plazako Arkupe tabernan karaokea egingo dute larunbatero, 20:00etatik aurrera, gaurtik hasita. Nahi duten guztiek abesteko, dantzatzeko eta bertan afaltzeko aukera izango dute. Arkupe taberna Luis Miguel Herasek eta Josune Garinek ireki zuten 1986an eta abenduan Azpeitian bizi den Yuri Franceda kubatarrak hartu zuen.