Koldo Argandoña Otxandorenak Urretxu eta Zumarragaren bilakaerari buruzko hitzaldia egin zuen asteartean Urretxuko liburutegian. Horretarako, garai bateko argazkiak erabili zituen. Ekitaldiak sekulako arrakasta izan zuen eta jende asko kanpoan gelditu zen. Hori dela eta, martxoaren 25ean beste emanaldi bat egingo du: 18:30ean, liburutegian.
Argandoña Urretxuko agirizaina izan zen, 1983tik 2021era. Urretxuko Udalak gai bati buruzko liburu erakusketa eta ekitaldia antolatzen du hilero eta urtarrileko gaia Bertako historia izan da.