Urretxuko eta Zumarragako udaletako Euskara sailek Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna komunitateko ikerlarien lana ezagutarazteko baliatu nahi dute. Otsailaren 11n, 18:00etan Zelai Arizti kultur etxean, Maialen Akizu Bidegainek, Irati Zuriarrain Asurmendik eta Miren Arrieta Bernarasek beraien lanaren berri emango dute.
Akizu soziologoa da, eta kulturgintza eta generoa ditu ikergai. Zuriarrain, aldiz, historialaria da. Historia garaikidea du ikergai egun, baina Aranzadin aritutakoa ere bada. Arrieta, azkenik, larrialdietako medikua eta doktorea da. Hogei bat minutu izango ditu bakoitzak bere lanaren berri emateko, eta, ondoren, bertaratutakoek galderak egiteko aukera izango dute.