Atzo Mingainluze lehiaketa jokatu zen Labeaga aretoan. Hiru laguneko hamaika taldek neurtu zituzten indarrak. Saio benetan estu eta umoretsu baten ondoren Txoripan Zaleak taldea (Oier Zestau, Julen Etxeberria eta Oinatz Burgos) izan zen irabazlea. Talde honek erregulartasun handia erakutsi zuen proba guztietan eta puntuak batuz alde nabarmenarekin irabazi zuen lehiaketa.
Bigarren eta hirugarren postuak erabakitzeko berdinketa hautsi behar izan zen azkenean, eta Malani taldea (Malen Ormazabal, Laia Aranburu, Nile Plazaola) taldea izan zen abilena Imintzioka. Hirugarren postuan Futboleroak (Aritz Estalayo, Alfredo Luis Echeverria, Nahia Pastrian) taldea sailkatu zen eta azken txanpara arte borrokan egon ostean Baga, Biga, Higa taldea (Irati Gomez, Jone Albisua, Maddi Egea) izan zen laugarren.
Puntu gehien batu zuten lau talde horiez gain, Blue Banana (Amen Hadadi, Oier Lorenzo, Kimetz Nuñez), Super Igel Gorriak (Danel Chamadoira, Sofian El Ouafi Ed Dafali, Ekhi Lete), Hiru Lurrikarak (Zuhaitz Arakama, Luken Balenziaga, Aner Aranguren), Txapeldunak (Martin Erostarbe, Ethan Morcillo, Andoitz Alves), Ahuakateak (Irune Aramburu, Arene Hervas, Alejandro Rivera), Superneskak (Paula Bandera, Enara Gutierrez, Maren Toral) eta Mosketeroak (Seido Traore, Beñat Ruiz, Younes Serroukh) taldeak ere aritu ziren lehian.
Finalaren amaieran lehenengo hiru sailkatuek sariak jaso zituzten Josu Idigoras eta Alex Gonzalez Zumarragako eta Urretxuko udal ordezkarien eskutik. Antolatzaileak hasi dira dagoeneko datorren urteko Mingainluze prestatzen eta gaztetxoek urtebete daukate aurretik entrenatzen jarraitzeko. Saioaren amaieran antolatzaileak pozik ziren lehiaketak izandako erantzunarekin: “urte dezente dela hasi ginen Mingainluze antolatzen eta belaunaldi berriengan ere arrakasta daukan lehiaketa da. Datozen urteetan ere antolatzen jarraituko dugu, inolako zalantzarik gabe”.