Koki Araña Askasibarrek Goiko Kale taberna utzi du eta orain arte bertako langilea izan den Gisela Betancourt-ek hartu du. Betancourt kubatarra da jaiotzez eta 20 urte daramatza Euskal Herrian. Etxe-Azpi jatxean, Xaloa tabernan eta Goiko Kalen lan egin du. Goiko Kale egunotan itxita dago eta ostegunean irekiko du berriro. Pintxo-potea egingo du. Ostegunetik aurrera, ohiko eskaintza izango du. Astelehenetan itxita egongo da eta astearte eta asteazkenetan goizez bakarrik irekiko du.