Urretxu eta Zumarragako kirol taldeek Minbiziaren Aurka Gipuzkoa elkartearen Itxaropen Besokoak kanpainarekin bat egin dute
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2025/02/whatsapp-image-2025-02-06-at-15-34-06.jpeg)
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Itxaropen Besokoak kanpaina egin du. Kirol taldeei besoko berde bat jartzea eskatu die, itxaropenaren adierazle. Ekintza hau joan asteartean ospatu zen Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira burutu zen, joan zen asteko kirol jardunaldian. Urretxu eta Zumarragari dagokionez, lau taldek bat egin zuten ekimenarekin: Urola Kirol Elkarteak, Urola Eskubaloi Klubak, Goierriren areto futbol sailak eta Goierriren saskibaloi sailak.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eskerrak eman nahi dizkie talde horiei guztiei, elkartasuna adierazteagatik, gaixotasuna ikusarazten laguntzeagatik eta minbizia duten pertsonei babesa adierazteagatik. Azken finean, 2030ean gaixotasunaren %70eko biziraupena lortzeko itxaropen mezua zabaldu nahi izateagatik.