'Zuekin Azoka' bonuak ostegunean jarriko dira salgai
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2025/02/bonoak-eskuan-2.jpeg)
Zumarragako Udalak Zuekin Azoka bonu kanpainaren seigarren edizioa jarri du abian. 10 euroren truke 20 euroko erosketa egin ahal izango da. Bonuak datorren asteko ostegunean (otsailak 13), ostiralean (otsailak 14) eta larunbatean (otsailak 15) jarriko dira salgai, Piedad kaleko kioskoan (Hirukia tabernaren ondoan): 09:30etik 14:30era. Pertsona bakoitzak bonu bat eros dezake. Adinez nagusia izan behar da eta NANa erakutsi. Datorren asteko larunbateko azokan, otsailaren 15ean, hasi ahal izango dira bonuak erabiltzen. Bonuak erabiltzeko azken eguna martxoaren 29a izango da. Bonuak programari atxikitako postuetan bakarrik erabili ahal izango dira (kartel bat izango dute).
Bonuek 20 euroko balioa dute, baina erosleek 10 euro bakarrik ordaindu behar dute. Beste 10 euroak udalak jartzen ditu. 20 euroko bonuak 5 euroko lau txarteletan zatituta emango dira, erabilera errazteko. Erosketaren zenbatekoa gutxienez bost eurokoa izan beharko da.