Iazko martxoan, berak eta Jaime Bisabarros lankideak bere buruaz beste egiten saiatu zen mutil bat salbatu zuten
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2025/02/whatsapp-image-2025-02-08-at-15-16-221.jpeg)
Erik Molina urretxuarrak Eusko Jaurlaritzaren larrialdietako meritu domina jaso du. Iazko martxoan, Donostiako udaltzaina zela, bere buruaz beste egin nahi zuen mutil baten bizitza salbatu zuen, Jaime Bisabarros lankidearekin batera.
2024ko martxoaren 17ko 14:00etan herritar batek Larrialdietara deitu zuen, Urgulleko komun bateko atea itxita zegoela eta azpitik odola ateratzen zela esateko. Molina eta Bisabarros udaltzainak bertara joan ziren eta atea desblokeatu zenean labana batekin zauriak egin zituen gazte bat aurkitu zuten. 20 urteko irundar bat zen. Mutilak labana uztea lortu zuten, baina ordurako oso zurbil zegoen. Molinak zauriak estali zizkion eta bere lankidea mutila esna mantentzen saiatu zen. Anbulantziak bertaraino heltzeko zailtasunak zituenez, gaztea udaltzaingoaren autora eraman zuten eta Paseo Berrira jaitsi zuten. Bertan, anbulantzian, konortea galdu zuen. Zorionez, ez zuen bizitza galdu.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2025/02/whatsapp-image-2025-02-08-at-15-16-224.jpeg)
Jaime Bisabarros lankidearekin.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2025/02/whatsapp-image-2025-02-08-at-15-16-225.jpeg)
Jaime Bisabarros lankidearekin.