![](https://www.otamotz.eus/site/files/2025/02/img_4417.jpg)
Maialen Akizu Bidegain, Irati Zuriarrain Asurmendi eta Miren Arrieta Bernaras ikerlariek beraien lanaren berri eman dute Zelai Arizti kultur etxean. Solasaldia Sara Bidarte Begiristainek gidatu du. Ekitaldiak arrakasta handia izan du eta Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusia txiki gelditu da.
Gaur Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna da eta solasaldia Urretxuko eta Zumarragako udaletako Euskara sailek antolatu dute, komunitateko ikerlarien lana ezagutarazteko. Akizu soziologoa da, eta kulturgintza eta generoa ditu ikergai. Zuriarrain, aldiz, historialaria da. Historia garaikidea du ikergai egun, baina Aranzadin aritutakoa ere bada. Arrieta, azkenik, larrialdietako medikua eta doktorea da.