![](https://www.otamotz.eus/site/files/2025/02/viuda-de-gil-copia.jpg)
Garai batean fruta banatzaile eta saltzaile asko izan ziren eta lehenengoetako bat Viuda de Gil izan zen. Ipeñarrieta kalean izan zuten biltegia. Eraikin hori (Ipeñarrieta 28) gaur bota dute. Ondokoa ere (Iparragirre 30) bota egingo dute. Bi eraikin horien tokian 20 etxebizitza egingo dituzte.