
Reala non, Musti Taldea han. Urretxu eta Zumarragako Realaren lagun taldeak ez du inoiz kale egiten. Realak Europa Ligako partida jokatuko du gaur 18:45ean Danimarkako Herning hirian Midtjylland taldearen aurka eta Musti Taldeko Iñaki Ruiz de Egilaz eta Antonia Mateos senar-emazteak bertan dira. 150 zale inguru bakarrik joan dira (bidaia prestatzeko denbora gutxi izan dute eta Danimarka garestia da), baina Ruiz de Egilazek eta Mateosek oso gutxitan egiten dute kale.