
Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak Palestinaren inguruko hainbat ekintza antolatu ditu datozen asteetarako. Lehenengoa datorren ostegunean izango da (otsailak 20), 20:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan: No other land dokumentala emango dute. Lan horrek dokumental onenari saria irabazi zuen Berlingo zinemaldian.
Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak faxismoaren aurka egitea erabaki zuen, kurtso hasieran zehaztu zuen borroka kulturalaren baitan. Hala, Aitor Zabaletaren omenezko hainbat ekitaldi antolatu zituen. “Israel estatu faxista denez, Palestinaren inguruko ekintzak gure lan lerroan ondo txertatzen dira”, esan dute.