
Atzo, Zumarragako jubilatuen egoitzetako karta txapelketetako sariak banatu zituzten Gure-Txokon. Lau erregerekin jokatutako mus txapelketa Maximo Peromingo eta Francisco Lasalak irabazi dute. Azpitxapeldunak Antonio Astorga eta Jose Antonio Gonzalez izan dira. Zortzi erregerekin jokatutako mus txapelketa, berriz, Juan Movellan eta Norberto Garciak irabazi dute. Azpitxapeldunak Manolo Garcia eta Vitaliano Cuñado izan dira. Tute txapelketan Antonio Astorga eta Jose Antonio Gonzalez nagusitu dira. Bigarren postuan Herminio Rodero eta Desiderio Sanchez sailkatu dira. Briska txapelketa Fermin Arribasek eta Cayetano Lopezek irabazi dute. Azpitxapeldunak Agustina Alejandro eta Laura Frutos izan dira. Eskoba txapelketa Laura Frutosek eta Rosario Nietok irabazi dute. Azpitxapeldunak Herminio Rodero eta Desiderio Sanchez izan dira. Bukatzeko, kuatrola txapelketa Manolo Garciak eta Vitaliano Cuñadok irabazi dute. Azpitxapeldunak Luis Porras eta Sixto Santiago izan dira.