Aiert Zubillaga eta Unax Elortzak irabazi dute Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu eta Zumarragako kanporaketa

Ostiralean Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu eta Zumarragako kanporaketa jokatu en Goierri kirol elkartearen egoitzan. Aiert Zubillaga eta Unax Elortza nagusitu ziren. Beraiek ordezkatuko dituzte gure bi herriak Gipuzkoako finalean. Gipuzkoako finala martxoaren 22an jokatuko da. Gipuzkoako onenek, berriz, nazio mailako finala jokatuko dute apirilaren 5ean Zigoitiko Gopegi herrian (Araba).