
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Intereseko Ondasun izendatu Lurra dantza taldea, bere ekarpenagatik. Lurrak 60 urte beteko ditu aurten. Urte hauetan guztietan lan handia egin du folklorearen alde. Aurten ere makina bat ekitaldi egingo ditu.
Hasteko, martxoaren 1ean herri inauteriaren 34. edizioa egingo dute. Aurten Amezkeko talai dantza egingo dute Urretxuko baserrietan. Ekainaren 15ean Dantzari Txiki egunaren 44. edizioa egingo dute. Uztailean, Zumarragako jaietan dantzatzeaz gain, Alemaniara eta Mallorcara (Herrialde Katalanak) joango dira. Irailean herri arteko folklore jaialdiaren 36. edizioa egingo dute. Araba, Mallorca, Frantzia eta Guatemalako taldeek parte hartuko dute. Gainera, Jubilatuen Egunean, txistu kontzertuan eta Euskal Jaian dantzatuko dute.