Ekitaldia larunbatean izango da, 18:30ean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan

Goierri kirol elkartearen txirrindularitza eskolak bere taldeak aurkeztuko ditu larunbatean, 18:30ean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Benjamin, kimu, haur, kadete eta gazte mailako taldeak aurkeztuko dituzte. 24 txirrindulari dira guztira. Aurkezpenean aurreko denboraldiko eta aurtengoaren prestaketako hainbat argazki ikusiko dira. Baita eskolatik pasa eta egun profesional mailan dabiltzan hiru txirrindularien bideoak ere (Euskaltel-Euskadi taldeko Xabier Isasa eta Nicolas Alustiza eta Caja Rural taldeko Alex Diaz).