
Urretxuko Udalak eta +65 Foroak testamentuei eta herentziei buruzko hitzaldiak antolatu dituzte. Lehenengoa ostegun honetan izango da, 17:00etan, kultur etxean. Olaia Arana Alvarezek Testamentuak eta herentziak: Zure ondarea eta familiaren ongizatea planifikatzeko gakoak hitzaldia egingo du. Herentziekin eta testamentuekin lotutako erabakien inplikazio sozial eta emozionaletan oinarrituko da eta prozesu horiek pertsonei eta haien familiei nola eragin diezaieketen azalduko du, alderdi legaletan sartu gabe. Testamentuaren eta herentziaren oinarriak jorratuko ditu, erabaki horiek familia harremanetan eta oinordekoen ongizatean nola eragiten duten ikusiz. Helburua da ikuspegi irisgarri eta ulergarri bat eskaintzea, pertsonei laguntzeko etorkizuneko gatazkei aurrea hartzen eta erabaki informatuak hartzen, familiaren harmonia errazteko.