
Urretxu eta Zumarragako udalek inauterietako egitarauaren berri eman dute. Ostiralean, hilaren 28an, ikastetxeek desfilea egingo dute. 14:30ean hasiko da. Ondoren, 16:30ean, dantzaldia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti pilotalekuan. Eguraldi txarra egiten badu, azokan egingo dute. Larunbatean, martxoaren 1ean, Lurra dantza taldeak herri inauteria egingo du. 09:00etan Iparragirre plazan elkartuko dira eta ondoren herriko baserrietan dantza egingo dute. 11:30ean Iparragirre Balerdi musika bandak Urretxuko kaleetan joko du. 12:30etik 15:00etara Jundajo txarangak bi herrietako kaleetan joko du. 17:00etan musika eskolako dantza ikasleek desfilea egingo dute. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, 18:00etan dantzaldia egingo dute Gernikako Arbola plazan. Igandeari dagokionez, 09:00etan Lizarriturri taldeko txistulariek inauterietako kalejira egingo dute.