
Gaur goizaldean, 01:00ak aldera, sua piztu da Izazpi mendian. Arri Iraeta (arriki.eus) argazkilari zumarragarrak sua ikusi du eta berehala argazkiak ateratzera abiatu da. Bost ordu eman ditu lanean, autoarekin alde batetik bestera, eta argazki bikainak atera ditu. ETBn ematen ari diren bideoa ere berea da. Goizean elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian. Horra hor Iraetaren argazkietako batzuk.

Antioko elizako kanpaia. Argazkia: Arriki.eus.