15 hektarea erre dira

Gaur goizaldean, 01:00ak aldera, sua piztu da Izazpi mendian. Gailurretik oso gertu piztu da, Ezkioko aldean, otadian. Ondoren, Zumarraga eta Azpeitia aldera zabaldu da. Dagoeneko itzali dute. Sua norbaitek nahita piztu duela uste da: ez da tximistarik erori eta inguru hartan ez dago makineriarik. Hego haize zakarraren laguntzarekin, sua azkar zabaldu da. Hego haizeak sua goialdera bultzatu du eta goialdean ez dago erretzeko asko. Haizeak beste norabide batean jo izan balu, arrikutsuagoa izango litzateke. Suhiltzaileentzat ez da gau erraza izan, atzo Hernio mendian beste sute bat piztu baitzen eta lau parketako suhiltzaileak (Legazpikoak barne) han baitzeuden. Hori dela eta, errefortzuko suhiltzaileei deitu behar izan diete. 15 hektarea erre dira.

Argazkia: Arnaitz Rubio/Noticias de Gipuzkoa