
Atzo goizean Lilatoia egin zuten Donostian. 5.322 emakumek amaitu zuten emakumearen ahalduntzea bilatzen duen proba. Itziar Ibarbia alkizarra izan zen bost kilometroak osatzen lehena. 18 minutu eta 33 segundo behar izan zituen 5 kilometroak egiteko. Adirane Peñagarikano urretxuarra zazpigarren postuan sailkatu zen, irabazlearengandik minutu eta erdira. Miren Agirrezabal zumarragarra hamabigarren postuan sailkatu zen, irabazlearengandik bi minutura. Peñagarikano oso pozik ageri da. “Urriaren amaieran hasi nintzen korrika egiten eta Lilatoia nire lehen lasterketa izan da. Oso pozik nago”.