Ezkio aldeko magala erabat belztuta utzi du otsailaren 21eko goizaldean piztutako suak. Ikus Gotzon Aranburuk egindako bideoa.

Joan den otsailaren 21eko goizaldea ez dute ahazteko izango Ezkioko eta inguruko herrietako bizilagunek. 01:00ak aldera sua piztu zen Izazpi mendian, eta egunsentirako gehiena itzaltzea lortu bazuten ere, zaintza lanak egiten aritu ziren atzera berpiztu ez zedin.
Irudietan ikus daitekeen moduan, Ezkioko aldeko magala erabat kiskali du suak, batez ere otadia eta laharrak.
BIDEOA ETA ARGAZKIAK: Gotzon Aranburu

Izazpira igotzeko bidezidorra, inguru guztia belztuta duela. ARGAZKIA: Gotzon Aranburu

Magaleko otadiak eta laharrak kiskali ditu suak. ARGAZKIA: Gotzon Aranburu