Julia Guerra Rebollo zumarragarrak 100 urte bete zituen atzo. Senitartekoekin ospatu zuen, etxean. Mikel Serrano alkateak lore sorta eta Antioko irudia oparitu zizkion herritar guztien izenean.
Julia 1925eko otsailaren 23an jaio zen Montanchez (Caceres, Espania) herrian. 1967an Zumarragara etorri zen bizitzera, Alejandro Pascual senarrarekin eta Vicente eta Ana seme-alabekin batera. Alejandrok Orbegozon lan egin zuen eta Juliak Urretxuko Jai-Alai diskotekako arropategian. 1985ean alargun gelditu zen. Lau biloba eta hiru birbiloba ditu.
Oso pertsona aktiboa eta alaia izan da. Dantza eta gozogintza asko gustatzen zitzaizkion eta duela 15 bat urte arte bidaia eta txango askotan parte hartu zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide