ButaK 21 zineklubak eta Urola Garaiko Berdintasun sailak bi emanaldi antolatu dituzte Martxoaren 8aren inguruan

ButaK 21 zineklubak eta Urola Garaiko Berdintasun sailak bi emanaldi antolatu dituzte Martxoaren 8aren inguruan. Bihar (ostirala), 20:30ean, La semilla de la higuera sagrada emango dute Zelai Arizti aretoan. Emakumeek Iranen bizi duten egoerari buruzkoa da. Familia bat da protagonista. Aita epailea da eta emaztea eta alabak pixkanaka patriarkatuaren aurkako jarrera azalduko dute. Martxoaren 4an, 20:00etan, Salve Maria emango dute toki berean. Protagonista amatasunean osagai erromantikorik topatzen ez duen ama gazte bat da.