
Angeles Urzelai Arrizabalaga zumarragarrak, zumarragar adinduenak, 103 urte beteko ditu bihar. Urtebetetzea gaur ospatu du, Kabia jatetxean, bere ilobekin. Zumarragako Udalak lore sorta bat bidali dio.
Angeles 1922ko martxoaren 1ean jaio zen. Urretxuko Madaya enpresan lan egin zuen, itxi zuten arte. Lau ahizpa eta anai bat ziren. Oso emakume modernoa izan da beti. Ahizpak Benidormera eramaten zituen, bere Seat 600 autoan. Askoz ere urrutirago ere bidaiatu du: Txinan, Errusian eta Tailandian izan da, besteak beste. Osasun bikaina du. Ez du makulurik behar, ia egunero paseatzen du eta egunero pedalei eragiten die.
Bere ilobek “izeba ingeniaria” deitzen diote. Izan ere, denetik konpontzen daki: etxetresna elektrikoak, arropa…