Bigarren kanporaketa datorren ostiralean jokatuko da, 22:30ean Huts tabernan

Ostiralean Martxoan Bertsoa txapelketako lehen kanporaketa jokatu zen Soraluze tabernan. Miletoko Fideua (Jon Mendizabal, Jon Gurrutxaga eta Jorge Andueza Pitu), Ziripoto (Arkaitz Aizpuru, Mikel Iturriotz eta Gorka Santesteban) eta Antzuolako AET (Jon Mata, Aritz Kortabarria eta Alazne Jauregi) taldeek abestu zuten. Miletoko Fideua taldeak lortu zuen finalerako txartela. Saioa eta giroa bikainak izan ziren.
Datorren ostiralean, Zumarragako Huts tabernan, Uxurbil (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Aitor Agirre), Tupis Tupau (Manex Mantxola, Ander Kerejeta Atxun eta Jon Aztiria) eta Pinto Pintto (Amaia Iturriotz, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego, Paula Amilburu eta Xabi Antia) arituko dira.
Azkenik, martxoaren 14an, Zumarragako Urola tabernan, Bertso Olariak (Ane Beloki, Lierni Ugarte eta Jone Narbaiza), Meaka ala Trekutz? (Mattin Aranburu, Martin Sagastibeltza eta Ibai Zabalo Faran) eta Xelebrek (Uhaitz Oiartzabal, Sustrai Goenaga eta Amets Zubizarreta) lehiatuko dira. Saio bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da. Kanporaketak 22:30ean izango dira eta finala 19:30ean.