
Elene Lete atezain zumarragarrak 100 partida jokatu ditu Realarekin. Halakoetan egiten duen moduan, Realak argazkia atera dio 100 zenbakia duen kamisetarekin eta albistea argitaratu du bere webgunean.
2021eko maiatzaren 30ean egin zuen debuta, Zubietan, Santa Teresa taldearen aurka. 2021-2022 denboraldian Zamora saria eman zioten, gol gutxien jaso zituen atezaina izan zelako. Txapeldunen Liga jokatu du. 100. partida igandean jokatu zuen, Sevillaren aurka. Golik ez jasotzea lortu zuen, gainera.