
Xabier Zabalo zumarragarrari hirugarren gradua kendu diote. Joan zen asteko astelehenetik zegoen hirugarrren graduan: astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan Martutenen lo egiten zuen eta goizero etxera etortzen zen. Fiskalak helegitea aurkeztu du eta atzo 20:00etan Martutenera itzuli zen. Azken urtebetean ez da horrelakorik gertatu. Gaur arratsaldean kontzentrazioa egin dute Areizaga-Kalebarren plazan, gradu erregresioa salatuz. Ostiralean, 20:00etan, kontzentrazioa eta manifestazioa egingo dituzte.